XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zuek, aingeruak; zuek, zeru-lurrak; zuk, itxasoa; zuek, izaki guztiak, lagun nazazute Jaunaren ontasun neurrigabeak era onez abesten eta goratzen.

Lagundu nazazute bear bezela adirazten nolako mesede arrigarriak egin dizkion Jaungoikoak pekatari oni, ezertxo ere merezi ez duen pekatari oni.

Beste aldi batean, otoizka zegoela, asi zan gogoratzen gaztetan egindako pekatuak, nolako iraiñak egin zizkion Jaunari oien bidez; Jaunak, ordea, zigorkatu bearrean erruki aundiagoz begiratu zuela eta mesede ugariak, batzuek besteen gañetik, eten gabe, egiten zizkiola.

Margaritak gogoeta oiekin arritua zegoelarik, onela itz egin zion Jaunari: Jauna, nola jarri dituzu zure begiak nere gain?.

Ni ezeretz utsa besterik ez naiz, gaizto ta lizuna.

Nola bada begiratu nauzu ain maitetsu, zure kutuna banintz bezela?.

Bereala entzun zuen ots zoli esaten: Ni zure billa zerutik lurrera jetxi nintzan eta zure gañean nere begiak ezarri nituen auxe dalako nere poza eta atsegin guzia: ondatua dana goratu, pekatuz soildua garbitu, eta emen beitian ezer-eza dana, goiko graziaz, aundienetakoen artean ipintzea. Margaritak galdera berean zion: Jauna, zergatik neri, pekatu aundi oni, egin dizkidazu ainbeste mesede?.

Jesusek erantzun zion: Nik erabakirik neukan pekatarientzat zu sare izatea, inpernuko sugarretan erori ez ditezen; pekatuaren gau illunean bizi diranai argi egitea; etsita daudenai itxaropena ematea; damuturik daudenenzat berriz goizeko lanbro gozoa bezala izatea.